VIII. Mariasun Landa sarietako lan irabazleak eskuragarri daude

Berdintasuna 2018-03-26 | 0

Julen Mendoza alkatea, Iñigo Legorburu eta Idoia Fraile irabazleekin, Mariasun Landarekin, eta historien protagonista diren Pilar Fraile eta Kontxi Ruizekin.

Idoia Fraile Ugalde eta Iñigo Legorburu Arregi izan dira VIII. Mariasun Landa Sarien irabazleak, Pilar Fraile Sarasolak eta Kontxi Ruiz Royok gerra garaian bizitakoak jasotzen dituzten idazlanekin. Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, zortzigarren aldiz antolatu dute lehiaketa hau. Orain Errenteriako Udalak saritutako lanak eskuragarri jarri ditu  edozeinek deskagatzeko moduan ondorengo loturetan. Era berean, sari banaketa ekitaldirako prestaturiko bideoa ere ikusgai jarri du Udalak.

Aurtengo edizioan, Gerra Zibila eta oroimen historikoa berreskuratzeko martxan jarri den ikerketarekin bat eginez, 1936-1945 garaia bizi izan zuten emakumeen esperientzietara mugatu dituzte aurkeztutako lanak. Hain zuzen, aipatutako bi emakumeek garai horretan bizi izan zutena jaso dute idazlanetan. Eta hauxe da lerro hauen azpian dagoen bideoaren gai nagusia, herriko emakumeek gerra garaia nola bizi izan zuten laburbiltzen duen bideoa, alegia.

No comments yet.

Utzi erantzuna