Beraun kaleko lanek trafiko aldaketak eragingo dituzte datozen hiru asteetan

Aste honetan Beraun kalean hasitako lanak hiru astez luzatuko dira, eta honenbestez denbora horretan errepideko trafikoan eragina nabarmena izango da.

Hain zuzen ere, bi norabideko trafikoa duen kalean semaforo sistema ezarri da eta errail erabilgarri bakarra dagoenez ibilgailuen pasatzea argi seinaleen bidez trafikoa arautuko dutela.

Lan hauek aire bidezko argindar lineak lurperatzeko lanak dira; hau da, orain arteko argindar lineak zoru azpira pasatzeko.