Poltsa konpostagarriak banatzeko makina jarri da Udaletxean

Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-03-28 | 0

Gure hondakinen gaikako  bilketa eta frakzio  organikoaren birziklapena orokor daitezen, 2015eko martxoan  bosgarren edukiontzia (marroia) ezarri zen Errenteriako kaleetan.

Halaber, Udalak 2016an eta 2017an zehar bost makina instalatu zituen doaneko poltsa konpostagarriak banatzeko: Beraunen, Iztietan, Galtzarabordako Kiroldegian, Kaputxinoetan, eta Agustinetan.

Herrian zehar poltsa konpostagarriak banatzeko makinak jartzeko asmoarekin jarraitzen du Udalak. Horregatik, aste honetan Erdialdeko auzoan seigarren makina ezarri da, Udaletxean bertan.

Makinak erabiltzeko hainbat AHOLKU:

1.- Poltsak banatzeko makinara sarbidea egiten da bertan dagoen irakurgailura txartel elektronikoa hurbilduz.

2.- Makinek 40 poltsa konpostagarriko bilkari bat banatzen dute dohainik sarbideko eta familiako. Kalkulatzen da 40 erabilerakoak eta 10 asterako direla (4 erabilera/asteko).

3.- Makinaren pantailan agertzen den mezuak adieraziko  digu zein datatan hartu ahalko ditugun poltsak berriro, izan ere, 10 aste horiek baino lehenago ez digu poltsa konpostagarririk banatuko.

Ingurumeneko Sailak GOGORAZTEN DU garrantzitsua dela:

(1) txartel elektronikoa erabiltzea hondakin organikoen poltsa eramaten den aldiro, nahiz eta  momentu horretan edukiontzia ondo itxita ez egon, bestela ezin baita kontrolatu benetan zenbat eta nola erabiltzen den; eta

(2) biohondakinetako poltsa konpostagarriak soilik erabiltzea (Udalak doan banatzen ditu).

No comments yet.

Utzi erantzuna