Pablo Sorozábal musikagileari buruzko webgune bat sortu du Eresbilek

Pablo SorozabalAurten Pablo Sorozábal Mariezcurrena musikagilearen (Donostia, 1897 – Madrid, 1988) heriotzaren hogeita hamargarren urtemuga betetzen den aitzakiarekin, Eresbilek bere obra eta bizitza jakitera ematea xede duen webgunea garatu du.

Web orria garatzeko, beste lan batzuen artean, 128 obrek osatzen duten Pablo Sorozábalen katalogoa xeheki gainbegiratu dute.

Pablo Sorozábal Gómez-ek, bere bilobak, musikagilearen profil biografikoa idatzi du familiaren ikuspegitik. Horrela, bere ibilbide orokorra, bere garaian José Luis Ansorenak idatzitako musika profilarekin osatua gelditu da.

Web orria euskaraz ez ezik gazteleraz ere kontsultatu daiteke.

http://www.eresbil.com/sites/sorozabal/eu/