‘La higuera de los bastardos’ filma Niessen zinemetan egongo da ikusgai apirilaren 10ean, zuzendariaren parte-hartzearekin

Datorren asteartean Ozzinemak La higuera de los bastardos filma estreinatuko du, Espainiako gerra zibilaren ondorengo egoera eta bi bandoen arteko dualtasunari buruzko euskal ekoizpen bat.

Ana Murugarren euskal zuzendariak zuzendutako filmak falangista baten istorioa kontatzen du, nola ermitau bihurtu zen eta pikondo baten zaindari geratu, bere biktima baten hamar urteko umearen gorroto begirada nabaritu ondoren. Orduan, haurra handia denean hura hilko duen ziurtasuna sentitzen baitu.

Filma Ramiro Pinillaren La Higuera liburuan dago oinarrituta, eta Getxon filmatu eta ekoiztu zuten. Karra Elejalde, Carlos Areces eta Jordi Sánchez dira aktoreak eta Ana Murugarren gidoilaria eta zuzendaria. Honen gidoiak eta zuzendaritzak Gerra Zibilaren memoria historikoaren alderdi mikatza eztitzea lortzen dute eta irakurmen dibertigarri bat ematen diote Ramiro Pinillaren eleberriari.

Saioa datorren asteartean, apirilaren 12an, izango da Errenteriako Niessen Zinemetan 19:30ean eta Ana Murugarrenek, filmaren zuzendariak, aurkeztuko du eta solasaldi bat eskaini. Sarrerak Niessen Kulturgunean daude salgai 4 eurotan.