Eskolan Konposta proiektua Errenterian

2015eko azaroaren 18an Udalak onartu zuen “Hondakinen Prebentziorako Errenteriako Udal Plana”. Dokumentu estrategiko honen helburua da hondakin gutxiago sortzeko agertokia bideratzea, HHSen zati organikoa ere kontuan hartuta, etxeetako zabor poltsaren %40a baino gehiago biohondakin birziklagarria delarik.

Eskolan konposta programaren bitartez Errenteriako eskolek hondakin organikoak ikastetxean bertan jaso, tratatu eta konpostatzen dituzte, hondakin organikoen zikloa bertan itxiz.  2014-2015ean jarri zen proiektua martxan San Markos Mankomunitateak osatzen duten hainbat udalerritan, eta gaur egun, Errenteriako 10 ikastetxek parte hartzen dute egitasmo honetan.

Cristina Enea fundazioko langileak arduratzen dira ikastetxeekin zubi lanak egiteaz. Horretarako, lehenengo urratsa zentro bakoitzaren egoera aztertzea da, hau da,  eskolek zenbat hondakin organiko sortzen duten eta zer egiten duten hondakin horiekin jakitea.

Ikastetxe bakoitzaren beharrak aztertu ondoren hondakin organikoen prebentziorako eta hauen kudeaketarako neurrira egindako hobekuntza plana garatzen da. Plana aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabide materialak ere eskaintzen zaizkie parte-hartzaileei: edukiontziak, konpostagailua, aireztagailuak, ontziak …

Ikasleekin sentsibilizazio saio didaktikoak lantzen dira ere bai, konpostaren nondik norakoak ikas dezaten. Gainera, eskoletako irakasle nahiz langileek ere formakuntza teknikoa jasotzen dute, dena era egokian funtzionatu dezan.

2017. URTEA:

2017. urtean Errenteriako 10 ikastetxek euren hondakin organikoa era egokian kudeatu zituzten; sortutako organiko hori tratatu eta ikastetxean bertan parkeetan edota eskolako baratzetan ongarri gisa erabiltzeko.

Iaz  1.950 ikasle baino gehiagok parte hartu zuten egitasmo honetan eta aurrera begira eskola eta ikasle gehiagoei bultzatu nahi zaie hondakinen prebentziorako den egitasmo honekin bat egitea. Gaur egun parte hartzen duten ikastetxeek hurrengoak dira:

  • CPEIPS SAN JOSÉ HLBHIP
  • CEIP CRISTÓBAL GAMÓN HLHI
  • IEFPS DON BOSCO GLHBI
  • IES KOLDO MITXELENA BHI
  • CPEIPS ORERETA HLBHIP
  • CEIP BIZARAIN IKASTOLA HLHI – LANGAITZ
  • BIZARAIN BHI (DON BOSCO)
  • CPEIPS SAGRADO CORAZÓN HLBHIP
  • TKNIKA
  • BELABARATZ TKNIKA

ONdakin Proiektu berria:

Era berean, Eskolan Konposta proiektuan dauden ikastolei  azkeneko proiektua garatzen ari dira Cristina Enea fundaziotik, ONdakin izenekoa, estatu mailan Ecoembes-ek duen programaren bitartez. Honela, ez bakarrik hondakin organikoak, baizik eta etxe-hondakin guztiei errepasoa egiten zaio. Proiektu honetan ikastetxeek lortzen dutena:

– Baliabideak: Gela, pasillo, jangela, patioetarako behar dituzten edukiontziak (Horia, urdina, marroia…)
– Irakasleei bideratutako formakuntza saioa.
– LH 5. mailara bideratutako saio didaktikoak (Eskolan Konpostarekin bateratuz beste maila batzuetan ere egiten dira)
– Guraso eta familientzako antzerkia patioan (familien papera ere funtzeskoa da eta gelatik kanpo)