24 orduko 30 bonu eskainiko dira Niesseneko lurpeko aparkalekurako

Datorren astelehenetik apirilaren 25era arte eskatu ahal izango dira Niesseneko lurpeko aparkalekurako bonuak. Guztira, eskainiko dira 24 orduko 30 plaza, hilean 75 eurotan. Bonu bakoitzak hilabeterako balio du, baina berritu daiteke, eta hileroko bat ordaindu beharko da fidantza gisa.

Kale hauetan erroldatutakoen eskaerek lehentasuna izango dute:

Nafarroa hiribidea: 26-32 arteko atari bikoitiak, eta 59-79 arteko bakoitiak
Amasa kalea
Astigarraga kalea
Donostia kalea
Hondarribia kalea
Irun kalea
Oiartzun kalea
Pasaia kalea
Iztieta pasealekua
Diputazio plaza
Alfonso XI.aren kalea
Kapitanenea kalea: 12-20 arteko atari bikoitiak, eta 13-17 arteko bakoitiak
Francisco Gazkue kalea
Jose Erbiti kalea
Santxoenea kalea: 22 ataria, eta 27-31 arteko bakoitiak
Segundo Ispizua kalea
Vicente Elizegi kalea
Biteri kalea: atari bikoiti guztiak
Fernandez de Landa plaza
Olibet auzoa

Eskaerak egin behar zaizkio zuzenean Murias Center 4 enpresari, posta elektronikoz (centroniessen@yahoo.es), telefonoz (696983861) edo Niessen Zentroko bulegoetan (Txikipark zenaren aldamenean), astelehenetik ostiralera (ordutegia: 09:00-14:00 eta 16:00-19:00).

Bonu baino eskaera gehiago aurkezten badira, zozketa publiko bat egingo da, eta esleipendun suertatzen direnekin kontratu indibidualak sinatuko ditu enpresak.

Bonu bakoitzak ez du plaza jakin bat esleituta; hartara, momentu jakin batean aparkalekua beteta badago, plaza bat libre geratu arte itxaron beharko da sartu ahal izateko.