Astelehenean zabalduko da “Artea eta Matxinada” erakusketa Merkatuzarren

Kultura 2018-04-13 | 0

Zintzilik Irratiak eta Arditurriko Minak Ingurugiro Elkarteak “Artea eta Matxinada” izenburuapean erakusketa zabalduko dute apirilaren 16an Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan.

Erakusketaren helburua espazio amankomun batean disziplina eta gizarte mugimendu ezberdinak biltzea da, beraien sorkuntza eta ekintzen bidez.

Erakusketak izaera kolektiboa du eta arte disziplina ezberdinak bilduko ditu:
– Pintura: Idoia Montón, José Luis Chasco, Paoleta, Detritus, Beatriz de la Vega, Josemarisalaberria, Tamara Zaitseva, Paz Truequil.Galería Gaspar
– Muralismoa: Omar
– Litografia: Iñaki Rifaterr
– Zeramika: Maialen Zabalza
– Beira beroa: Igor Obeso
– Eskultura: Patxi Txiki, Kemen, Oier Iruretagoyena
– Eskultura eta irudia: Andere Etxegarai
– Argazkia: J.A. Juxe Areta Goñi
– Modista: Yolanda Meneses
– Sonorama: Luka.
– Mandala: Lurraren Orena

Lan artistikoen erakusketa hau beste proposamen batzurekin osatuko da:
– Euskal Herrian intsumisioaren aldeko borroka antimilitaristaren argazki erakusketa.
– Kurdistango emakumeen bizitza eta borrokaren argazki erakusketa.
– 80. hamarkadatik gaur egun arteko fanzineen erakusketa.

Honez gain, erakusketaren baitan liburu aurkezpen eta gizarte borroken eta gizarte eraldaketarako gaien inguruko dokumentalen emanaldiak izango dira:
– Apirilak 16, astelehena. 19:00. Dokumentala. “20 urteaz desobedientzia eta Intsumisioa”.
– Apirilak 17, asteartea. 19:00. Liburu aurkezpena. “Comunidades sin Estado en la Montaña Vasca”. Itziar Madina, Sales Santos.
– Apirilak 18, asteazkena. 19:00. Dokumentala. M.I.L. Jean-Marc Rouillan. Liburu aurkezpena. “Sociología narrativa”. Kaxilda.
– Apirilak 19, osteguna. 19:00. Dokumentala. “Los malos sueños de Renè Petit” Yesako urtegiaren inguruan.
– Apirilak 20, ostirala. 19:00. Liburu aurkezpena. “Mitologia Salvaje”. Guillermo Piquero
– Apirilak 23, astelehena. 19.00. Dokumentala “Ungdomshuset” Kophenageko okupazioaren inguruan.
– Apirilak 24, asteartea. 19:00. Liburu aurkezpena. “Autogestión, autonomía e interdependencia”. Ainhoa Ezeiza.
– Apirilak 25, asteazkena. 19:00.Dokumentala. “Indomables” Mujeres Libresen historia bat.
– Apirilak 26, osteguna.19:00. Liburu aurkezpena. “Movimiento de Resistencia. Años 80 en Euskal Herria. Contexto, Crisis y Punk”. Yakue Pascual.
– Apirilak 27, ostirala. 19:00. Dokumentala. “Gurean. Animalien erabilpena Euskal Herriko festetan”. Askekintza.

Inaugurazioa apirilaren 21ean 18:30ean izango da. Luntxa egongo da eta 19:00tan Hang Free Syndicate taldearen kontzertuarekin. Apirilaren 28a arte zabaldik egongo da, astelehenetik larunbatera 17:30etik 20:30era.

No comments yet.

Utzi erantzuna