Dantzarte zikloak dantzaz jantziko du Errenteria

Errenteriako Udalak, beste hainbat eragilerekin batera, Dantzarte dantza zikloa antolatu du, bigarren aldiz, apirilaren 13tik apirilaren 29ra arte. Dantza izango da, bere zentzu zabalenean ulertuta, zikloaren ardatz eta hala, egitarau zabala diseinatu dute herritarrei zuzenduta.

Igandean, hilak 15, Fritsch Companyren ‘El amor no dura para siempre’ ikuskizuna izango da Niessen Kulturgunean. Proyecto Larruaren ‘Baserri’ lana, berriz, hilaren 22an iritsiko da Kulturguneko oholtza gainera. Publikoak, artistekin solasaldi bat izateko aukera izango du aipatu bi ikuskizunetan, kopa bat ardorekin lagunduta, Atarian ekimenari esker. Gainera, Sukalderaino bitartekaritza ekintza osagarriak ere antolatu dituzke hauen inguruan.

Haurrek ere izango dute dantzaz gozatzeko aukera. Hala, Imaginartek ‘Paneta Ka’ instalazioa ekarriko du hilaren 27an, 1-4 urte bitartekoentzat. Gainera, Dantzaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, MugMus Laborategiak ‘Esku Harriak’ pieza emango du Herriko plazan.

Master classak, tailer anitzak, ekialdeko dantzen jaialdi bat eta entsegu ireki bat ere izango dira Dantzarte osatzeko ekintzak.

Egitaraua:

  • Apirilak 13, 17:30 ean, Dantzagunean: ‘BEGIRADA GURUTZATUAK’ MASTER CLASS: LA CAVALE. Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak antolatuta eta Kukai Dantza formazioko dantzari gazteei zuzenduta.
  • Apirilak 14, 18:00etan, Niessen Kulturgunean: SUKALDERAINO: FRITSCH COMPANY. Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak antolatuta eta aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzenduta. Izen-ematea: dantza@kukai.eus.
  • Apirilak 15, 19:00etan, Niessen Kulturgunean: Fritsch Companyren ‘EL AMOR NO DURA PARA SIEMPRE’ ikuskizuna. Errenteriako Udalak antolatuta. 8 €. + Atarian.
  • Apirilak 18, 18:00etan, Dantzagunean: SUKALDERAINO: PROYECTO LARRUA. Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak antolatuta eta herritar orori zuzenduta. Izen-ematea: dantza@kukai.eus
  • Apirilak 18, 19:30ean, Niessen Kulturgunean: SUKALDERAINO: PROYECTO LARRUA. Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak antolatuta eta Errenteria Musikaleko eta Ereintzako dantza ikasleei zuzenduta. Izen-ematea: dantza@kukai.eus
  • Apirilak 20, 21 eta 22, Dantzagunean: SANDANTZA ETA KLAKE TAILERRA : GUILLEM ALONSO. TipTapClapek eta Dantzaguneak antolatuta. Izen-ematea: tiptapclap@hotmail.com
  • Apirilak 21, 19:30ean, Niessen Kulturgunean: VIII. NAZIOARTEKO EKIALDEKO DANTZEN NAZIOARTEKO JAIALDIA. Analía BellydanceK eta Ballet Ahlamek antolatuta. 10-13€.
  • Apirilak, 19:00etan, Niessen Kulturgunean: Proyecto Larruaren ‘BASERRI’ ikuskizuna. Errenteriako Udalak antolatuta. 8 €. + Atarian
  • Apirilak 23, 12:00etan, Dantzagunean: ATALAK 2.0. ENTSEGU IREKIA : EDU MURUMENDIARAZ, BLANCA ARRIETA. Dantzazek, Dantzaguneak, Ballet Biarritzek, Tabakalerak, Azkuna Zentroak, Baluartek eta Dantza Hirianek antolatuta.
  • Apirilak 27, 17:30ean, 18:15ean eta 19:00etan, Niessen Kulturgunean: Imaginarten ‘PLANETA KA’ ikuskizuna. Errenteriako Udalak antolatuta eta 1-4 urte bitarteko haurrei zuzenduta. 3 €
  • Apirilak 29 (Dantzaren Nazioarteko Eguna), 13:00etan, Herriko plazan: MugMus Laborategiaren ‘ESKU HARRIAK’ ikuskizuna. Errenteriako Udalak antolatuta.