Ana Legarreta zuzendariak zuzenduko du igandean Musika Bandaren kontzertua

Igandean, hilak 22an, gonbidatu berezia izango du Musika Bandak. Hain zuzen ere, Ane Legarreta zuzendari Galdakoztarrak zuzenduko du egun horretan eskainiko duten kontzertua.

Egungo Musika Banda zuzendaritza arloan, etorkizun handiko zuzendaria da Ane Legarreta. Máximo Moreno Musika Eskolan hasi zituen musika ikasketak. Jarraian, ikasketak aurrera, Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatoriora egin zuen piano goi-mailako ikasketak burutzeko. 2014ean, Oviedoko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan plaza lortu ostean, asturiar hiriburura jo zuen Orkestra Zuzendaritza ikasketekin jarraitzeko.

Errenteriako Musika Kultur Elkarteak, musika zaletu oro gonbidatu nahi du, herriko Musika Banda eta Ane Legarreta zuzendari gaztearen musikaz gozatzera bertara dadin, datorren Apirilak 22, Igandea, 12:30ean, Koldo Mitxelena Ikastetxean.