Datorren astean Gaztaño eta Igantzin egingo dira Auzo Batzarrak

ADN | Gaztaño | Igantzi 2018-04-20 | 0

Galtzaraborda, Zamalbide eta Fanderian Auzo Batzarrak egin ondoren, datorren astean Gaztaño eta Igantzin burutuko dira.

Batzar ireki hauetan azken bi urteetan egindakoaren kontu ematen da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jaso.

Hitzorduak ondorengo hauek izango dira:

Apirilak 25, asteazkena, 19:00etan, Gaztañoko Auzo Elkartean.

Apirilak 26, osteguna, 19:00etan, Igantziko Auzo Elkartean.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna