Xenpelar Udalekuetan izena emateko epea zabalik

Xenpelar Udalekuetan izen-emate epea apirilaren 23an zabaldu zuten eta lekuak bete arte egongo da zabalik. 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta, uztailaren 2tik 13ra izango dira astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era.

Aurten bi dira antolatutako udalekuak. Lehendabizikoak argazkigintzarekin du lotura. Helburua du gazteak irudi digitalaren mundura gerturatzea eta horretarako, ondorengo irudiak landuko dituzte: kameraren erabilera, irudiak moldatzeko programak, estudioa, erretratuak eta txangoak. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak bere Hoffman albuma osatu ahal izango du.

Honez gain, lehen aldiz Disenua egurrean laserrarekin tailerra antolatu dute. Laser inpresorarekin eta pirograbailuarekin egur gainean diseinatzeko aukera izango dute gazteek.

Izen-ematea Xenpelar Tailerretan eta Niessen Kulturgunean egin ahal izango da, ondorengo egun eta ordutegian:

Xenpelar Tailerrak (Merkatuzar)

  • Astelehena-osteguna: 17:30-21:00
  • Ostirala: 16:00-19:30

Niessen Kulturgunea

  • Astelehena-ostiralera: 10:00-13:00
  • Asteartea eta osteguna: 17:00-20:00

Kostua: 50 euro.

Eskuorria eta izen-emate orria