Herriko eta eskualdeko diseinatzaileei dei egin die Emakumeen Etxeak beraien portfolioak bidaltzeko

2016an Errenteriako Emakumeen Etxea definitzeko hausnarketa prozesua egin zuten. 2017an prozesuan definitutako egiturak martxan jarri zitusten eta, geroztik, lanean egon dira.

Geroz eta gertuago dago Emakumeen Etxea irekitzeko unea eta, horregatik, irudia izateko momentua iritsi dela erabaki zuen Emakumeen Etxearen Batzarrak. Azkeneko Batzarrean, herriko eta eskualdeko diseinatzaileei deialdia zabaltzea erabaki zen. Jasotzen diren portfolioen artean batzarkideek erabakiko dute aurrea nola egin.

Hortaz, maiatzaren 4ra arte herriko eta eskualdeko diseinatzaileei beraien portfolioak berdintasuna2@errenteria.eus helbide elektronikora bidaltzera gonbidatzen dituzte, PDF formatuan zein portfolio bateraturako lotura batera.

Parte hartzeko hiru baldintza bete behar dira: emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruan sentsibilitate berezia izatea, herrikoa edo eskualdekoa izatea eta fakturak emititzeko izaera juridikoa izatea.