II Master Igeriketa Txapelketa eta 2018ko Erronkaren amaiera

Apirilaren 28an, larunbata,”II Master Igeriketa Txapelketa” egingo da Galtzarabordako igerilekuan, BeOne-Serviocio, SL enpresak antolatuta, eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Lehiaketa 16:00etan hasiko da.

Txapelketa bi mailatan dago sailkatuta, banaka eta erreleboka. Banakako mailan pertsona bakoitzak 50 metro egin beharko ditu estilo librean, eta errelebokako mailan, berriz, parte hartzen duten ekipoek 50na metroko 4 errelebo egin beharko dituzte. Mailak txandaka banatuko dira eta azkeneko serieak denboren arabera antolatuko dira.

Txapelketa 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Jarduera hau doakoa da Errenteriako udal kirol instalazioetan harpidetuta dauden pertsonentzat. Harpidedun ez direnek 5 euro ordaindu behar dute.

Dagoeneko izena eman daiteke Galtzarabordako Kiroldegiko harreran (943.44.96.91) eta Fanderiako Igerilekuaren harreran (943.34.44.23).

Era berean, “II Master Igeriketa Txapelketa” bat egingo du urtarriletik aurrera udal igerilekuetan egin den “Igerilekuko erronka 2018” jarduerarekin.

“Igerilekuko erronka 2018” borondatezko kirol jarduera da, igerilekura igeri egitera joateko ohitura duten pertsonentzat. Ideia nagusia da erabiltzaileen artean pizgarri bat sortzea eta fikziozko ibilaldi bat egiten animatzea probak irauten duen denboran zehar.

Aurtengo proposamena zen 100, 50 eta 25 kilometroko hiru erronka egitea. Ia 200 pertsonak lortu dute beren helburuak betetzea. Lehiaketa amaitzean diplomak eta opariak banatuko zaizkie erronkan parte hartu duten pertsonei.

Zorionak eta eskerrik asko 2018ko erronkan parte hartu duten pertsona guztiei.

Igeriketa-lehiaketa dela eta, Galtzarabordako Igerilekua itxi egingo da

“II Master Igeriketa Txapelketa” burutuko dela eta, larunbatean Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da arratsaldeko 15:30etik 17:30era.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Udal Igerilekua erabili ahal izango dute.