Ez irristatzeko tratamendua egin dute Pablo Iglesias kaleko espaloietan

Pablo Iglesias kaleko ezker-eskuineko bi espaloietan ez irristatzeko tratamentu berezi bat egin du Errenteriako Udalak herritarren eskaerei erantzunez. Horrela, bertako oinezkoak ez labaintzea bermatuko da.

Ondorengo egunetan, eskaerak jaso dituzten beste guneetan tratamentu bera aplikatzen jarraituko dute.