Errenteriako Udalak herritarrak gonbidatu nahi ditu Eresbilek Jose Luis Ansorena Miranda musikariari egingo dion omenaldian parte hartzera.
Ekitaldia datorren asteazkenean izango da, maiatzaren 2an, 18:30ean, Musika Plazan.
Bertan hainbat abesbatzetako ordezkariek osatutako koru batek eta Udal Txistulari Bandak parte hartuko dute, eta hainbat instituziotako ordezkariak ere egongo dira.