ENFOK2 erakusketa Xenpelar Etxean

Errenteriako Argazki Elkarteak ENFOK2 argazki erakusketa antolatu du bazkideek egindako lanak aurkezteko. Xenpelar Etxean zabalduko ditu ateak maiatzaren 2an eta maiatzaren 12a arte izango da zabalik, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00tara.

Partehartzaileak honako hauek izango dira: Mar Barros, Esther Boticario, Txus Caballero, Ignacio Camarero, Dris Castillo, Juantxo Gamio, Luis García, Santi García, Daniel Martín eta Juan Carlos Pombar.

Gainera, Home pelikularen proiekzioa programatu dute Niessen Zinemetan maiatzaren 10ean 19:30ean. Gonbidapenak Niessen Kulturgunean.