Hondakinak sailkatzen ikasteko hitzaldi praktikoa maiatzaren 5ean Merkatuzarren

Ez al duzu argi zein edukiontzitan bota behar duzun hondakin bakoitza? Etxean hondakinak sailkatzean zalantzak sortzen al zaizkizu? Etor zaitez hauek argitzera maiatzaren 5ean 18:00tan Merkatuzarrera, Pablo Iglesias kalean. Doako haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da hitzaldiak iraun bitartean.

Hitzaldi ireki hau, Oarsoaldeak, Errenteria, Lezo eta Pasaiako Udalekin batera bultzaturiko RSU egitasmoaren baitan antolatu da. Ekainaren 15 arte martxan egongo den kanpaina honen helburu nagusia, herritarrek hondakinen inguruan dituzten ohituretan positiboki eragitea da, Ingurumena eta osasun publikoa hobetuz.

Animatu eta argitu zure zalantzak!