Rafaela Perezek 100 urte bete ditu

Rafaela Perezek 100 urte bete zituen atzo. Musikak (biolin kontzertu bat eskaini zioten), familiak eta lagunek inguratuta ospatu zuen eguna Sanmarkosene Egoitzan.

Salamancan jaio zen Rafaela, eta 20 urte zituela Balentziara joan zen boluntario bezala legenardun gaixoak zaintzen zituzten ospitale batean lan egitera. Ondoren, 30 urtez Inglaterran bizi izan zen etxezain lanetan. Erretiratu zenean Errenteriara etorri zen, hemen bi ahizpa bizi ziren eta.

Ospakizuna eta alkatearen bisita pozik eskertu zituen, umorez 100 urte ez direla horrenbeste baieztatu eta bertaratutakoei adin horretara irits zitezen opa zien.