Datorren asteazkenean Gabierrotan egingo da Auzo Batzarra

Datorren asteazkenean, maiatzaren 9an, Gabierrotan egingo da Auzo Batzarra. Zehazki, Laguntasuna Auzo Elkartean izango da, 19:00etan, eta bertan Julen Mendoza, Errenteriako alkatea; Bernar Lemos, hirigintza zinegotzia; eta Jose Cruz Legorburu, ingurumen zinegotzia, egongo dira.

Batzar ireki hauetan azken bi urteetan egindakoaren kontu ematen da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jaso.

Orain arte Galtzarabordan, Zamalbiden, Fanderian, Gaztañon eta Igantzin burutu dira batzarrak eta datozen asteetan gainontzeko auzoetan egingo dira.