Saxo topaketa egongo da bihar Niessenen eta kontzertu eta hitzaldi bat egongo dira haren baitan

Bihar, larunbata, Niessengo Auditoriumean “Saxo Topaketa” izango da.

Irun, Hondarribia, Azpeitia, Aduna, Alegi, Altzo, Anoeta, Ibarra, Irura, Villabona, Zizurkil eta Errenteriako ikasleek parte hartuko dute 12:00etan izango den kontzertuan.

Kontzertua baino lehen, 10:30ean, Mikel Andueza irakasleak hitzaldi bat eskeiniko du gai honi buruz: “Análisis de la enseñanza del saxo jazz en la CAV y Navarra”