Haurrek Madalenetarako ekintzak proposatu ahalko dituzte ostiralean

Kultura | Madalenak 2018-05-07 | 0

Aurten ere gonbidapen berezi bat egin nahi diete familiei Oarsoirriak taldeak eta herriko Jai Batzordeak. Madalenak prestatzen hasiak dira eta haurren proposamenak zuzenean jaso nahi dituzte, ‘eurek erabaki dezaten nolako jaiak nahi dituzten’.

Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu dituzte 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, beren ideiak landu eta azaldu ditzaten. Maiatzaren 11an, ostiralean, izango da hurrengo hitzordua, 18:00etan, Koldo Mitxelena plazan.

No comments yet.

Utzi erantzuna