Hezitzaile Eskola: “Elkarrizketarako eta Gatazkak konpontzeko trebetasunak” monografikoa

Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren zazpigarren saioa izango da hilaren 19an goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan.

Hain zuzen ere, “Elkarrizketarako eta Gatazkak konpontzeko trebetasunak” lelopean monografikoa izango da GEUZen eskutik.

Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete maiatzaren 17a arte hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz edo 943449606 ala 637589956 telefonoetara deituz.

Informazio gehiago nahi izanez gero gazteria.errenteria.eus web orria kontsulta daiteke.

Saioa euskaraz eta doakoa izango da.