‘Ateak zabalduz’ ekimenaren seigarren edizioa datorren astean egingo dute

Ongizatea 2018-05-10 | 0

2013 urtean ATEAK ZABALDUZ sortu zen. Ekimen honen helburua da urte osoan zehar Errenteriako Erretiratuen Elkarte bakoitzean eskaintzen diren jarduerak jendeari aurkeztea. Lehen ebaluazioaren ondoren, eta izandako arrakasta kontuan izanik, esperientzia errepikatzea erabaki zen aho batez.

ATEAK ZABALDUZ ekimenaren seigarren edizioa maiatzaren 14tik 18ra doan astean zehar ospatuko da, eta ekintza gehienak Merkatuzarren izango dira. Tailerrak jendearentzat irekita egongo dira, eta urtean zehar elkarteetan egindako lanen erakusketa doan bisitatu daiteke.

Gainera, aste honetan kurtso guztian zehar izandako jardueren argazkia eta bideoak ikusi ahal izango diren txoko bat ere egongo da.

Ekimen honetan elkarte ezberdinetan kokatuta dauden LAGUNKIDE-ACOGEko lau taldeek ere parte hartzen dute.

Errenterian zortzi Erretiratuen Elkarte daude gaur egun auzo ezberdinatan. Elkarte hauek herriko erretiratuei bilkura eta lasaialdi espazio bat eskaintzeko sortu ziren, eta baita jarduera ludikoak, prebentziozkoak, kulturalak… eskaintzeko ere.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna