Azken asteetako erailketak salatzeko mobilizazioekin bat egin dute Errenteriako Udalak eta Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak

Azkeneko asteetan Euskal Herrian 4 emakume erail dituzte. Gertakari larri horiek direla-eta, Errenteriako Udalak eta Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egin zuten Errenteriako Mugimendu Feministek atzorako egin zuen deialdiarekin.

Gertakari horiek direla-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dute emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dutela. Horrelako gertaerak ez dituzte gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrak lanean jarraituko dute, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Errenteriako Udalak eta Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak familiei haien elkartasunik beroena adierazi nahi diote.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!