Asteazkenean Kaputxinoetan egingo da Auzo Batzarra

ADN | Auzoetako batzarrak | Kaputxinoak 2018-05-14 | 0

Datorren asteazkenean, maiatzaren 16ean, Kaputxinoetan egingo da Auzo Batzarra. Zehazki, Kaputxinoak Auzo Elkartean izango da, 19:00etan, eta bertan Julen Mendoza, Errenteriako alkatea, eta Bernar Lemos, hirigintza zinegotzia, egongo dira.

Batzar ireki hauetan azken bi urteetan egindakoaren kontu ematen da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jaso.

Orain arte Galtzarabordan, Zamalbiden, Fanderian, GaztaƱon, Igantzin eta Gabierrotan burutu dira batzarrak eta datozen asteetan gainontzeko auzoetan egingo dira.

No comments yet.

Utzi erantzuna