Aurten ere, azterketa garaian, liburutegia asteburuetan zabalik

Udal liburutegiak ikasleei ikasgela zabalduko die azterketa garaian aurten ere. Horrekin batera, Plan Estrategikoak herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea hobetzea aurreikusten duela eta, liburutegiak informazioa, mailegu zerbitzua eta eguneroko prentsa ere eskainiko ditu.

Ekainaren 10era arte egongo da zabalik asteburuetan biblioteka, larunbatetan 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara; eta igandetan, 09:30etik 13:30era.