Bizipozaren jaia irailaren 29an ospatuko da Errenterian

Kultura 2018-05-17 | 0

  • Eragileek maiatzak 28ra arte dute euren proposamenak bidaltzeko epea. Boluntario lanetan aritu nahi dutenek ekainaren 20ra arteko epea izango dute izena emateko.
  • Joan den astean aurkezpen-bilera egin zuten Merkatuzarren.

Bileraren helburua bikoitza zen: jaia aurkeztea batetik eta Oarsoaldeko herritar eta eragileak ere jaiaren antolaketan parte hartzera gonbidatzea boluntario lanak burutuaz egunean bertan edo eta egun osoko jaiaren egitaraua batera osatzera gonbidatzea. Aurkezpena Udaleko Itziar Ostolaza zinegotziak, Bizipoza elkarteko Amaia Elizondo, Leire Elizegi eta Ilargi Ormazabalek, Mindara elkarteko Erika eta Juan Luisek eta Juneren Hegoak elkarteko Maite eta Alaznek egin zuten.

Bizipozaren jaiak Errenteria eta Oarsoaldeko eragile eta norbanako boluntarioekin auzolanean , euskaraz eta elkartasuna sustatuz aurrera eramatea du helburu: ‘Guztion artean guztiontzat beharko lukeen mundua eraikitzeko bidean, irailaren 29an Errenteria Bizipozaren herri bihurtu’ nahi dutela adierazi dute antolatzaileek.

Irailaren 29rako antolaketa lanak burutzeko, herritar eta eragileen partehartzea bideratzeko, hainbat bide zabaldu dituzte dagoeneko.

Alde batetik,  Bizipozaren Jaiaren webgunean 2 formulario aurki ditzakete interesdunek: egunean bertan boluntario lanak burutzeko informazioa eta izena emateko formularioak (boluntario lanak burutu nahi dituzten herritar edo eragileek zein lan mota izango diren egunean bertan burutzeko zehaztua dago, ordutegiekin batera) eta eragile bakoitzak egitarauan zein modutan parte hartu nahi duen zehazteko formularioa.

Horrez gain, Juneren Hegoak elkartearen egoitzan, goizetan, proiektuaren koordinatzailea izango da, herritar eta eragileen ekarpenak, zalantzak, galderak…. argitu ahal izateko. Beraz, bertaratzeko aukera ere badago.

Azkenik, ilargi@bizipoza.eus helbidea edo 688744832 telefono zenbakia ere herritar eta eragileen eskura jarri dituzte.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna