Datorren asteartean Emakumeen Etxea egiteko urbanizazio lanak hasiko dira

Asteartean Emakumeen Etxea egiteko eta Onbide inguruko kaleen urbanizazioa egiteko lanak hasiko dira. Lanek urrira arte irautea aurreikusten da eta, nahiz eta kaleak ez diten erabat itxiko, momentu batzuetan Txirrita parketik Orereta kale aldera, Goiko kalera eta Sta Klarara itxi egingo dira segurtasuna bermatzeko.

Emakumeen Etxea proiektua emakumeen berezko espazio bat izango da. Beharrak eragindako ekimena da. Udal Berdintasunerako Kontseiluaren iniziatiba hori, prozesu parte-hartze baten bidez, garatu eta forma hartuko du. Emakumeek proposatutako mota guztietako ekimenen bilgune izan nahi duen eraikinak Txirrita parkean kokatzea erabaki da, hirigintza egokitasun guztiengatik. Era berean, horren programa izandako prozesu parte-hartzailean hartutako erabakien araberakoa izan da.