Datorren kurtsorako matrikulazio epea zabaldu dute Errenteria Musikalen

Errenteria Musikal Musika eta Dantza eskolak 2018-2019 kurtsorako matrikula epea zabaldu du.

Ikastetxeko ikasleek maiatzak 14tik 25 arte matrikula egin dezakete bi era ezberdinetan:

-Aurrez aurre ikastetxeko bulegoan . Ordutegia: atelehenetik ostegunera 8:00tatik 17:30 arte eta ostirala 8:00tatik 14:30 arte.

-On line web orriaren bitartez www.musikal.errenteria.eus

Ikasle berrien matrikulazioa epea maiatzaren 28an zabalduko da ekainaren 8a arte. Ikasle hauek matrikula egiteko aukera bakarra aurrez aurre izango da.