Herriko zarata aztergai Eskolako Agenda21 ean

2017-2018 ikasturtean Errenteriako 7 ikastetxek Eskolako Agenda 21 programan parte hartu dute. Aurten landu duten gaia ZARATA izan da.

Iaz lantzen hasitako gaiari (mugikortasuna) jarraipena emanez, aurten, herriko zarata izan da Eskolako Agenda 21 programaren oinarrizko gaia. Zein da zarataren eta soinuaren arteko ezberdintasunak? Non amaitzen da bat eta bestea hasi? Zein eragin du zaratak gure bizitza kalitatean? Zer diote errenteriarrek? Nolako da Errenteriako zarata mapa? Zer egin dezakegu herri lasai eta baketsuagoa izateko?

Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten Errenteriako 7 ikastetxeek, horiek eta beste hainbat kontzepturen inguruan hausnarketa egiten ibili dira aurtengoan: Bizarain LH, Bizarain DBH, Cristobal Gamon, Don Bosco, Koldo Mitxelana, Egiluze Gurutzeko Alabak eta Telleri-Alde. Guztira 3.500 ikasle inguru.

Errenteriako Udalak, Artelatz Ingurumen Zerbitzuak enpresaren laguntzarekin sustatzen duen programa honek, aurtengoarekin 10 urte bete ditu. Ikastetxeetako ordezkariak, apirilaren 17an Ikasleen arteko Foroa gauzatu zuten eta bertan, ikasturtean zehar landutako alderdi guztien emaitzak partekatu eta hainbat proposamena bateratu dituzten.

Hurrengo hitzordua, maiatzaren 22an burutuko den Udalbatza izango da. Bertan, ikasturte honetako azken txostena Julen Mendoza alkateari eta bertaratu nahi duen orori aurkeztuko zaie. Gonbidatuta zaudete!