Calcuta Ondoan GKGEaren film labur bi emango dira ostegun honetan Merkatuzarren

Ostegun honetan, maiatzaren 24ean, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara bitarte Calcuta Ondoan GKGEak eginiko “Océano esperanza” eta “Malad, morir o no” sentsibilizaziorako film labur biren emanaldia izango da. Horien ondoren, hizketaldi irekia egiteko aukera egongo da. Hain zuzen ere, saioa Merkatuzarreko bilera gela handian eskainiko da, Errenteriako Udalak antolaturik.

Labur bi hauek Fernando Verak egin ditu eta Indiako emakumeek bizi duten egoera eta hauek gainditzeko dituzten erremintak hurbiltzen dizkigute.

Zinema saio ireki honen bidez, aurtengo eta hilero gune horretan berean elkartu den Kulturarteko emakumeen taldeari amaiera emango zaio.

Saioak irauten duen bitartean haurren zaintza zerbitzua izango da.

Sipnosiak

Océano esperanza (23,30 min)

Mary Babu ikasketak ez dituen emakumea da, eta arraina saltzen du kaleetan zehar. Ordea, urteetan Arrain Saltzaileen Federazio bateko buru bilakatu da. Bertan, 4.500 emakume baino gehiagok hartzen dute parte. Bere eguneroko lanean lagunduko dugu dokumental honen bidez, GKGEek eta Indiako Erakunde Feministek dituzten ekintzekin batera.

Malad, morir o no (11 min)

Malad-en istorioa adibide bat besterik ez da mundu mailan gertatzean den fenomeno batekin alderatuta, hain juxtu, emakumeen gaineko genero indarkeriaren gaian. Malad-ek eta milaka emakumek diskriminazio hirukoitza sufritzen dute txiroak izateagatik, kasta baxukoak izategatik eta emakumeak izategatik.