‘Laikotasuna helburu: sinesmenak eta estatu laikoa’ mahai ingurua antolatu dute biharko

Oarsoaldeako herritar talde bat Orereta Laikoa/LAIKOTASUNAren izenean hasi da lanean herriko eragile sozial batzuekin Errenteriako laikotasunaren mapa bat egiteko eta aztertzeko zein urrats eman behar diren gure herrian erakunde erlijiosoak eta erakunde zibiliak bereizteko.

Aipatutako helburuak lortzeko eta herriko jendeak jakin dezan oraingo egoera zein den, hitzaldi sorta bat antolatu dute. Datorren asteartean, hilaren 22an arratsaldeko 19:00etan mahai inguru bat antolatu dute Xenpelar Etxean. Mahai inguruko partaideak hauek izango dira: Arantza LEKUONA, Mikel UGALDE eta Beñat IRASUEGI. Moderatzailea Agustin ARRIETA, EHUko filosofia irakaslea, izango da izango da.