Asteazkenean Agustinetan egingo da Auzo Batzarra

Kategoria gabe 2018-05-22 | 0

Datorren asteazkenean, maiatzaren 23an, Agustinetan egingo da Auzo Batzarra. Zehazki, Agustinak Auzo Elkartean izango da, 19:00etan, eta bertan Julen Mendoza, Errenteriako alkatea, eta Bernar Lemos, hirigintza zinegotzia, egongo dira.

Batzar ireki hauetan azken bi urteetan egindakoaren kontu ematen da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jaso.

Orain arte, besteak beste,  Galtzarabordan, Zamalbiden, Fanderian, Gaztañon, Igantzin eta Gabierrotan burutu dira batzarrak eta datozen asteetan gainontzeko auzoetan egingo dira.

No comments yet.

Utzi erantzuna