Larunbatean igeriketa egokituko X. Sara Carracelas Saria izango da

Maiatzaren 26an, larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekuan Errenteriako kirolariaren izena daraman “Sara Carracelas, igeriketa egokitua” izeneko lehiaketaren hamargarren edizioa burutuko da, Oarsoaldea Igeriketa Kirola Elkarteak antolatuta eta Errenteriako Udalak babestuta.Torneoan ahalmen urriko igerilariek hartuko dute parte, proba eta estilo desberdinetan: librea, bizkarra, tximeleta,…

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioak gonbidapenak bidali dizkie klubei, eta antolatzaileek 60tik gora kirolarik parte hartzea espero dute, horietako askok Sara Carracelasekin harreman berezia dutenak.

Hori dela eta, larunbatean Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo jendearentzat da 15:00etatik.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian. Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan. Lehiaketa 16:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.