Datorren asteazkenean Olibeten egingo da Auzo Batzarra

Datorren asteazkenean, maiatzaren 30ean, Olibeten egingo da Auzo Batzarra. Zehazki, Zuhaitza Auzo Elkartean izango da, 19:00etan, eta bertan Julen Mendoza, Errenteriako alkatea; Bernar Lemos, hirigintza zinegotzia; eta Ion Collar, kultura zinegotzia, egongo dira.

Batzar ireki hauetan azken bi urteetan egindakoaren kontu ematen da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jaso.

Asmoa da auzo guztietan egitea, eta orain arte Galtzarabordan, Zamalbiden, Fanderian, Gaztañon, Igantzin, Gabierrotan, Kaputxinoetan eta Agustinetan burutu dira batzarrak, hau da, auzoen erdian. Datozen asteetan gainontzekoetan egingo dira.