Errenteriako Euskaraldiaren Enbaxadore izango diren hamaika herritarrak aurkeztu dituzte

Asteazkenean Errenteriako Euskaraldiaren Enbaxadore izango diren hamaika herritarren aurkezpena egin zuten. Hauek osatzen dute hamaikako hori:

Manu Marichalar, Andoni Agirregomezkorta, Mikel Albisu, Nora Barroso, Elixabete Perez, Jony Camacho, Maria Izquierdo, Mikel Markez, Mikel Martin, Txelo Berra eta Ainara Gurrutxaga.

Hamaikakoaren izenean hitz egin zuten Elixabete Perezek eta Andoni Agirregomezkortak eta Euskaraldian parte hartzeko gonbidapena luzatu diete Errenteriar guztiei. Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarteko hamaika egunetan egingo da euskararen herrialde guztietara zabalduta eta euskaraz hitz egiteko aldarrikapen zabala izango da.

Euskaraldian, gure hizkuntza ohiturak astindu eta gure eguneroko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat da.

Bi rol har daitezke joko honetan AHOBIZIarena eta BELARRIPRESTarena. AHOBIZIak euskaraz egingo dio ulertzen duen pertsona orori eta BELARRIPRESTak, euskara maila apalagoa duelako edo, euskaraz ari dena hizkuntza horretan jarrai dezan animatuko du.

Errenterian baditugu aurrekariak: 2017an egindako ASTEBATZUK saioak, beraz jendeak badu honen berri, baino aurtengoa askoz ere zabalagoa izatean nahi genuke.

Horrela bada, prestaketa egoki bat egiteko, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu datorren asteazkenean, hilaren 30ean, 19:00etan Xenpelar etxean egingo den batzarrera.