Yogipuinak: yogak eta ipuinek bat egingo dute haurrei zuzendutako bi saiotan

Yoga hitzak “batasuna” esan nahi du.

Yogak eta ipuinek bat egiten dute 5 eta 10 urte arteko haurrei zuzendutako saio honetan.

Ipuinen bitartez yogako “asana” (jarrera) desberdinak egingo dituzte: arnasketa gogoan hartuz, emozio desberdinei erreparatuz, eta nola ez, muskuluak eta artikulazioak landuz.

Saioaren amaieran, atseden garaia: erlaxazioa egingo da gorputza tenkatuz eta lasaituz, haurra guztiz lasaitzeko. Eta irudi lasaigarrien bitartez, umeari kezkei aurre egiten lagunduko diote.

Gorputza, emozioak eta adimena landuko dituzte ipuinen irudimenaz baliatuz.

Yoga + ipuinak = Yogipuinak.

Zure barrenera eroango zaituzten ipuinak.

Saioak:

Maiatzaren 30ean, 16:30ean, Bizarain Bibliotekan.

Maiatzaren 31n, 17:30ean, Xenpelar Etxean.