Fanderiako auzoan jarri da bosgarren edukiontzirako poltsa konpostagarriak banatzeko zazpigarren makina

Gure hondakinen gaikako bilketa eta frakzio organikoaren birziklapena orokor daitezen, 2015eko martxoan bosgarren edukiontzia (marroia) ezarri zen Errenteriako kaleetan.

Halaber, Udalak 2016tik orain arte sei makina instalatu zituen doako poltsa konpostagarriak banatzeko: Beraunen, Iztietan, Galtzarabordako Kiroldegian, Kaputxinoetan, Agustinetan eta Erdialdean (Udaletxean).

Udalerriko urrutiko auzoetan eta leku garaietan poltsa konpostagarriak banatzeko makinak jartzeko asmoarekin jarraitzen du Udalak. Horregatik, aste honetan Fanderia auzoko igerilekuetan zazpigarren makina ezarri da.

Aholkuak:

1.- Poltsak banatzeko makinara sarbidea egiten da bertan dagoen irakurgailura txartel elektronikoa hurbilduz. Txartela izango dute bosgarren edukiontziaren programan izena ematen duten familiek.

2.- Makinek 40 poltsa konpostagarriko bilkari bat banatzen dute dohainik sarbideko eta familiako. Kalkulatzen da 40 erabilerakoak eta 10 asterako direla (4 erabilera/asteko).

3.- Makinaren pantailan agertzen den mezuak adieraziko digu zein datatan hartu ahalko ditugun poltsak berriro, izan ere, 10 aste horiek baino lehenago ez digu poltsa konpostagarririk banatuko.

Ingurumeneko Sailak GOGORAZTEN DU garrantzitsua dela: (1) txartel elektronikoa erabiltzea hondakin organikoen poltsa eramaten den aldiro, nahiz eta momentu horretan edukiontzia ondo itxita ez egon, bestela ezin baita kontrolatu benetan zenbat eta nola erabiltzen den; eta (2) biohondakinetako poltsa konpostagarriak soilik erabiltzea (Udalak doan banatzen ditu).