11 Zapore ekintzako taberna irabazlea KB taberna izan da

Paki Alvarez eta Martin Lopez, KB taberna

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta, “11 Zapore” ekimena gauzatu zen ostegunetik igandera bitarte. Tabernetan jarritako kaxa batzuen bidez, pintxoak dastatu ostean, iritzia eta bozka emateko aukera izan du jendeak. Horren emaitza gisa KB taberna izan da irabazlea , hain zuzen ere, 252 puntu lortu eta 55 lagunek euren iritzia eman ostean. Honek Burrito, Andele! pintxoa eskaini zuen Mexikar jatorrikoa.

Horrekin batera, parte hartzaileen artean, hau da, iritzia eman dutenen artean, zozketa egin da eta Martin López izan da saritua.

Bakoitzari sari bana eman zaie, hain zuzen juxtu, sukaldari txano eta aurreko mantala bana. Afrikar telarekin eginikoa bata eta euskal sukaldeetan erabili ohi dena bestea.

Denera 20 tabernek hartu dute parte aurten ekimenean, eta zozketarako nahiz iritzia emateko 486 txartel izan dira jasotakoak kaxetan. Denei eskerrak eman nahi dizkie Udalak, bai 11 zapore desberdin dastatzera ausartu direnei eta bai horiek euren sukaldeetan kozinatu dituztenei. Alegia, tabernei euren sormenagatik eta parte hartzeagatik.

Errenteria Munduan

Aurtengo “Errenterian 11 Koloreren” programazioaren pean, Errenteriako udalak aurten diru-laguntza deialdiaren pean lagundu dituen Garapenerako Lankidetzako proiektuen erakusketa antolatu da herriko taberna desberdinetan, hain zuzen, 11 Zapore ekintzaren barnean txertatu da.

Maiatzaren 17tik 20ra bitarte ikusgai izan dira munduan zehar GKGEek dituzten proiektuen irudiak eta informazioak.

 

Photocall-eko argazkiak

Maiatzaren 18an, Kultur Aniztasunaren egunean, danbor guztien martxaren ostean egindako tailerren artean, Photocall-a izan zen Koldo Mitxelenako patioan. Argazki ugari atera ziren bertan, horietako hainbat hemen dituzue ikusgai. Zuk ere parte hartu zenuen eta zure argazkia hemen ikusi nahi duzu? Bidali email bat aniztasuna@errenteria.eus helbidera eta emaiguzu baimena.

Era berean, egunean argazkia jasotzerik ezin izan zutenek, Santa Klara 18. zenbakian, Kultur Aniztasune kaleko bulegoan jaso dezakete hori bera lehenago aniztasuna@errenteria.eus helbide elektronikora era idatziaz edota telefono honetara deituaz: 943 44 9406.