Urdaburu kalearen eta Galtzaraborda etorbidearen artean igogailua jartzeko lanak hasi dituzte

Aste honetan hasi dituzte Urdaburu kalearen eta Galtzaraborda etorbidearen artean igogailua jartzeko eta urbanizazio osagarria egiteko lanak, hau da, igogailuaren inguruko eremua hobetu eta Urdaburu kaletik iristen den kalea zabaltzea.

Lanek 20 aste irautea aurreikusten dute, eta momentu zehatz batzuetan Murumendi kalea denbora batez moztu egingo dute, baina dagokionean abisatuko dute.