Aparkamendu arautuaren sistema berriaren balantze ona egin dute udal arduradunek

OTAko zerbitzutik aparkamendu arautuko sistema berrira pasatzeko eten bat egin behar izan zen, makina guztiak berritu behar zirelako eta software berria jarri eta inbertsioak egin behar zirelako sistema guztian. Alabaina, etenaldi horren ondoren, esan dezakegu aurreko sistema aldatzen eta guztiz gainditzen duen sistema berria arrakastaz jarri dela martxan.

Aurreratu genuen moduan, sistemak matrikula-irakurgailu bat erabiltzen du; Udaltzaingoaren ibilgailuetan txertatuta doa eta aukera ematen du detektatutako matrikula bakoitzaren egoera kontrolatzeko, tiketik erabili gabe. Edonola ere, softwareak aukera emango digu, horrezaz gain, beste hainbat gauzatarako ere, adibidez, kaleko nahiz aparkalekuetako plaza libreei buruzko informazioa sartzeko.

Gaur egun 2.392 egoiliarrek eskatu dute zerbitzua, eta apirilean 32.960 pertsonak erabili dute sistema. Mugikorrerako aplikazioa erabiltzen dutenen portzentajeak ia % 100 egin du gora; izan ere, aplikazioak aukera ematen du ibilgailuaren matrikula smartphonetik balidatzeko parkimetroak erabili gabe eta, gainera, tasaren ordainketa denbora errealean egokitu autoa aparkatuta dagoen lekutik kentzen dugunean. Halaber, urte hasieran udaletxera joan gabe baimena automatikoki balidatzeko tasaren ordainketa helbideratu duten egoiliarrak izan dira guztizkoaren % 87.

Lehen ere aurreratu genuen sistema berriak aukera ematen duela zerbitzua doan erabiltzeko lehen 15 minutuetan; eta maiatzean 4.463 erabiltzailek baliatu dute aukera hori.

Sistema aldatzeak 439.000 euroko balantze positiboa utzi du orain arte Udalaren alde

Sistema berriaren kudeaketa ekonomikoaren ikuspegitik, sistema aldatzeak 439.000 euroko balantze positiboa utzi du orain arte Udalaren alde, orain gutxi arte azpikontratatuta zeuden zerbitzuak bere gain hartzearen ondorioz. Eta aurreikuspena da urte amaierarako 800.000 € izatea. Gainera, zenbateko hori datozen urteetan ere pilatuko litzateke eta erabiliko litzateke udalerri osoan inbertsioak eta hobekuntzak egiteko. Balantze positibo hori eragin du, adibidez, lehen titulaziorik behar ez zuten lanpostuetan Udaleko administrazio-langileenak baino soldata askoz ere altuagoak ordaintzetik orain zeregin berak Udaleko langileek beren funtzioen baitan egitera pasatu izanak.

Horrez gain, balantze positibo honek aukera emango digu auzo-batzarretan auzoetako udaltzainen eredua zabaltzen jarraitzeko hainbestetan adierazitako eskaerari erantzuteko; izan ere, sistema hori 2013an ezarri zen eta harrera oso ona izan du herritarren artean. Ildo horretan, duela hilabete batzuk jarri genuen abian enplegu-eskaintza publiko bat agente berriak kontratatzeko, eta prozesua amaitzekotan da. Prozesu horren baitan 11 agente txertatuko dira plantillan, beharrezkoak baitira azken urteetan hainbeste ugaritu diren kultura- eta kirol-jarduerei egoki erantzuteko.

Horrez gain, eta kudeaketa hobetzearen ildoan, aldaketa hauekin egoiliarren zerbitzuaren tasa % 20 gutxitu ahal izan da.