Jon Ander Artolaren ‘Guztion jaiak’ kartelak iragarriko ditu 2018ko Madalenak

Kultura | Madalenak 2018-06-01 | 0

Jon Ander Artola Oyarzabal villabonatarraren ‘Guztion jaiak’ kartelak irabazi du XXXIV. Madalenetako Kartel Lehiaketa. Diseinu grafiko, ilustrazio eta pintura alorreko adituek, eta Julen Mendoza alkateak eta Ion Collar Kultura zinegotziak osatutako epaimahaikoak 163 lanen artean hautatu zuen Artolaren kartela atzo, maiatzaren 31, eta beraz, hori izango da 2018ko Madalenak iragarriko dituen kartela.

Villabonakoak 850 euro garbi jasoko ditu sari gisa.

Aiora Tolaretxipi Gartzia errenteriar gazteak ere saria jaso du. Bera izan da publikoaren boto gehien jaso dituen ‘Txis…pum!!! Plazara dantzara’ lanaren egilea. Hori dela eta, herri saria jasoko du: uztailaren 21ean izango den Madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna