Datorren asteazkenean Alabergan egingo da Auzo Batzarra

Joan den astean Olibeten egindako auzo batzarraren irudia. (Errenteriako Udala).

Datorren asteazkenean, ekainaren 6ean, Alabergan egingo da Auzo Batzarra. Zehazki, Auzo Elkartearen egoitzann izango da, 19:00etan, eta bertan Julen Mendoza, Errenteriako alkatea; Bernar Lemos, hirigintza zinegotzia; eta Ion Collar, kultura zinegotzia, egongo dira.

Batzar ireki hauetan azken bi urteetan egindakoaren kontu ematen da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jaso.

Asmoa da auzo guztietan egitea, eta orain arte Galtzarabordan, Zamalbiden, Fanderian, Gaztañon, Igantzin, Gabierrotan, Kaputxinoetan eta Agustinetan burutu dira batzarrak, hau da, auzoen erdian. Datozen asteetan gainontzekoetan egingo dira.