Emakumeen Etxearen bilera ekainaren 6rako deitu dute

Ekainaren 6an, 18:00tan, Reina Aretoan, Emakumeen Etxearen proiektu arkitektonikoa ezagutzeko bilera egingo da.

Geroz eta gertuago dago Emakumeen Etxea irekitzeko unea. Orain dela bi aste obrak hasi ziren eta asteazkeneko bileran Celia Lanak, udal teknikariak, etxearen proiektua aurkeztuko du. Era berean, etxe barruko ekipamenduen inguruan hausnartzeko aukera ere izango da.

Errenteriako emakume guztiei eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei dei berezia luzatu nahi diegu, baita definizio prozesuan parte hartu ez dutenei ere.

Bidea elkarrekin egin dezagun!