Etor zaitez familian “Ingurumenaren mundu eguna” ospatzera!

Urteroko ohiko zita dugu ekainaren 5ekoa: Ingurumenaren Mundu eguna ospatzen da Munduko herrialde askotan, ingurumena babestearen garrantziaz kontzientziatzeko.

Egun hau ospatzeko datorren igandean, ekainak 10, Errenteriako udalak jarduera berezi bat prestatu du ireki berri den Fanderiako Errota-Ibaiko interpretazio gunean.

Bertan, Fanderiako errota-Ibaiaren etxea eraikina ezagutzeaz gain, erakusketa-espazioa bisitatu eta errota martxan ikusteko aukera izango da. Uraren analisia egingo da ere bai, gure ibaiaren kalitatea nolakoa den ezagutzeko.

Plaza mugatuak dira eta aldez aurretik erreserba egin behar da. Doako jarduera da.

 

10:00etan euskaraz

12:00tan gazteleraz

Non: Fanderiako errota-Ibaiaren interpretazio zentroa

Erreserbak egiteko:

943 49 45 21

turismoa@oarsoaldea.eus