Madalenetako laguntzaile izateko hautagaitzea ekainaren 18ra arte aurkeztu ahal izango da

ArmarriaUrtero legez, Errenteriako Udalak madalenetako laguntzaileak kontratatzeko prozesua ireki du eta izena emateko epea ekainaren 18an bukatuko da.

Deialdi honen xedea da FESTETEAKO LAGUNTZAILEAK hautatzea, 2018ko Madalenetan lana egiteko.

Baldintzak:

  • 18 urte beteak edukitzea kontratuaren hasierako datan.

  • Langabezian egotea kontratuaren hasierako datan.

  • Eskola ziurtagiria edota maila altuagoko titulazio akademiko baten jabe itzatea.

  • Euskaraz elkarrizketa bat izateko gauza izatea. Eskakizun hau betetzeko xedez, hautatuak suertatzen diren pertsonak deituak izango dira udal Euskaltegian elkarrizketa bat edukitzeko. Aurreko hala izanik ere, ez dute azterketarik egin beharko 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliakidea egiaztatua duten pertsonek eta 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016 edo 2017ko deialdian, helburu bererako, eginiko euskara-froga gainditu zutenek.

  • Lanpostuaren beraren eginkizunak normal betetzea galeraziko lukeen eritasunik eta tatxa fisikorik nahiz psikikorik ez edukitzea.

  • Disziplinazko espedientea dela medio, Estatuko, Autonomi Elkarteko nahiz udal erakundeen menpeko lanetik banandua ez izana, ezta ere herri eginkizunetan aritzeko.

  • Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, beti ere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

Hautaketa irizpideak:

  • Lehentasuna izango dute Errenterian gutxienez 3 hilabete erroldatuta daramatenek, horretarako eskaerak aurkezteko ezarritako epearen azken eguna hartuko da erreferentziatzat.

  • Zozketa ekainaren 27an egingo da, emaitza udal web orrian, eta iragarki oholtzan argitaratuko delarik.

  • Zozketarako, alfabetikoki ordenatuta dagoen zerrenda erabiliko da; hau da, Udaletxeko iragarki oholean argitaratzen dena.

  • Hautatutakoek ez badute euskara-maila egiaztatuta, hizkuntza-probak egin beharko dituzte, horretarako deituak izango direlarik (uztailaren 3an egitea aurrikusita dago).

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak, NAN, titulu akademikoa eta euskerako tituluaren fotokopiekin batera (azken hau, duenak), ZU!n aurkeztu beharko dira. Epea: 2018ko ekainaren 18a izango da azken eguna (hau barne).

Zozketan hautatuak izan diren pertsonei eta lehenengo 10 ordezkoei e-mail bat bidaliko zaie beharrezko informazio guztiarekin. Hautagaiak berak kontsultatu beharko du bere e-maila zozketaren egunean bertan eta hurrengo egunean.

Ezinbestekoa da hautagaiak eskaera orrian bertan bere e-maila garbi adieraztea.