Helduen kirol ikastaroetako tokien berritzea

Helduen 2017/2018 denboraldiko kirol ikastaroetarako araudiaren arabera, 2018/2019 denboraldirako ikastarogile plaza automatikoki berrituko da, berariaz baja ematen ez bada ekainaren 20a baino lehen. “Igeriketa” eta “klubak” taldeetan ere plazak automatikoki berrituko dira, taldean baja hartzeko eskaera berariaz egiten ez bada.

Datorren denboraldirako plaza mantentzen duten ikastarogileek doan egin ahal izango dituzte uztaileko eta iraileko “Kirol Ekintzak” jarduerak. Kasu horretan, urriko kuota uztailean igorriko da.