Hiri Baratza inauguratu zuten ostiralean

Joan den ostiralean Gabierrotako Gaztelekuak, ikasturtean zehar jorratu duen Birziklatu proiektuari amaiera eman zion, ekitaldi berezi batekin.

Ikasturtean zehar, egurra birziklatuz, Hiri Baratza sortzen joan dira bai Errenteriako Udal Gaztelekuetan eta baita Gipuzkoako beste hainbat haur eta gazteei zuzendutako baliabidetan. Proiektu hau Hezizerb Elkarteak kudeatu du, Educo GKEaren dirulaguntzarekin.

Proiektuari amaiera emateko, Udal Gaztelekuek ekitaldi bat antolatu zuten non Hiri Baratzaren inaugurazioarekin batera, joan den ikasturtean jorratu zituzten jokoekin jolasteko aukera eman zitzaien herriko haurrei.

Nahi duenak Pakearen Parkean (Gabierrota Pasealekuan) ikus dezake gazteek egindako Hiri Baratza.