Xenpelar Tailerren erakusketa zabalduko da Merkatuzarren

Ekainaren 13an zabalduko da Merkatuzar kulturguneko Jose Luis Caso Aretoan Xenpelar Tailerretako ikasleek egindako lanekin osatutako erakusketa.

Inaugurazioa ekainaren 13an bertan izango da arratsaldeko 18:30ean meriendarekin.

Erakusketa ekainaren 19a arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera 17:30etik 20:30era eta igandean 11:00-14:00.